XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IX-garren ALEGIA.

Artatxoria erbia aolkatzen.

Gaixoai ez egin iraiñik.

Norberarengaitik ardurarik artu
ez eta besteak aolkatu-naia
astakeri dala, itz-neurtu gitxitan
erakutsi bear dogu. Ara gaia:

Arrano-erpetan erbiak zizpuru
andiak emoten zituan. Txoarre
batek agiraka iñotson: Nun dago
zure bikaintasun a? Oin geldi ointxe?
.

Berbaz dagoala mirotz batek bera
oarkabe artu ta il egiten dau,
alperrik arrenka dala. Erbiak ilagiñean:
Iltze gozoa ba-da au!.

Gure gaitzei barrez orainarte ziur
be ziur egoten zintzakuzan ori,
orra orain zure zoria, arrenkura
bardin-bardiñagaz, yatzu tamalgarri!
.